Gure aretoa
Gure aretoak hiru jantoki ditu, eta, guztira, 90 lagun sartzen dira bertan.
Terraza ere badugu, eta, estalita dagoen arren, apiriletik azarora bitartean ireki egiten dugu, eguraldiak horretarako aukera ematen badu.
Jantokiek 60, 25 eta 15 lagunentzako lekuak dituzte, eta taldeentzako erreserbatu pribatu gisa ere egokitu daitezke.
Gure bisitariak harrituta geratzen dira dekorazioarekin, espazioekin, sabaien altuerak ematen duen zabaltasunarekin, kokapenarekin eta bistekin. Horrek guztiak eta Joaquin Gallardoren dekorazioak giro erlaxatu, iradokitzaile eta aparta sorrarazten dute.
Zigor Gutierrezek zuzentzen du aretoko zerbitzua. Profesional handia da, eta bezeroa etxean bezala sentitu dadin saiatzen da etengabe.
Goialde batean gaudenez, Bilbo berriaren bista ikusgarriak ditugu. Etxanobera heltzeko, kanpoaldetik doan igogailu panoramiko bat hartu behar da, eta, horrela, bidaia horri esker, Etxanobek eskainiko digun ikuskizunaz prestatzeko aukera izango dugu.








Iritziak