Tokiak

Etxanobek hiru jantoki ditu: jantoki nagusian 80 pertsona sartzen dira eta B Terraza aretoan 100. Terraza bat dugu eta, aterpea duen arren, apiriletik azarora zabalik egoten da aroak uzten duenean. Toki guztiak erreserba daitezke talde pribatuentzat.

Dekorazioak eta tokiak gurera datozen bisitariak txunditu egiten dituzte. Sabaien altuerak ematen duen zabaltasunak, bere kokapenak,  ikuspegiak eta Joaquín Gallardok egindako dekorazioak giro lasaigarri eta erakargarria, benetan paregabea, sortzen dute. Aretoko zerbitzua Zigor Gutiérrezek zuzentzen du, eta honek duen helburua bezeroa bere etxean balego bezala sentitzea da.

Goietan gaudenez, Bilbo berriko bista itzelak ditugu. Gogora ezazue Etxanobera joateko kanpotiko igogailu panoramikoa hartu behar dela, bere ibilbide laburrean Etxanobeko ikuskizunerako prestatzen gaituena.