Gure sukaldaritza

Etxanoberen sukaldaritzak produktuan dauka oinarria, teknika produktuaren eta mahaikidearen ahoko gozamenerako dago. Jaki batek bakarrik zapore, dentsitate, atzerazapore, iraunkortasuna baditu, eta, beraz, dastamenean poza ematen badigu dauka zentzua.

Carpaccio, lasagna (nik daukan fanen klubean sartzera gonbidatzen zaitut), momentuan xehatutako txangurro entsalada, arroza kadeluxekin, astiro frijitutako arrautzak, foiezko natilak, urrunetik erretako atuna, muturren saltsa bizkaitarra, … zapore eta sentsazio atseginak dituzten jakiak dira batez ere.

Betiko sukaldaritza klasikoa, guztizko garrantzia daukalarik, egon dago Etxanoben. Betiko kroketak, arrain zopa, kokotxak, abakando egosi berria, Bilboko bakailaoak (pil-pil eta bizkaitarra) legatz frijitua piper gorriekin,tipulaz prestaturiko txipiroiak, solomotxoa errea, arandoiak, gure amamaren pastela, guretzat oso garrantzitsuak diren sukaldaritza klasikoaren jakiak dira.

Badaukagu beste atal bat ere, “ausartitxoagoa” deitua, eta horretan, jaki eta produktu berriak topatzeko ilusioaren bitartez, eten gabe berritzen ari gara, baina gozo-gozoak diren jakiak sortzeko helburuaz: orburuak gorringoaren zukuarekin, bakailaoa erregalizarekin eta txitxarroa bainilarekin adibideak dira.

Nabarmendu behar dugu Borja Aldea nueboren ikerketa eta garapen lana. Bere janaurrekoetan eta pastel txikitxoetan sormen lan aurreratuenak aurkituko ditugu beti.

Etxanoben tradizioak, produktuak, sormenak eta zaporeak bat egiten dute kontzeptu bakarrean, asmo bakar batekin: bezeroaren atseginketa gastronomikoa.