Pertsonak

Etxanobe jatetxean, lana hainbat helburutara heltzeko tresna gisa hartzen dugu; lanaren bitartez, pertsona gisa hazten gara, egunero-egunero gure buruak gainditzen ditugu, ideiak garatzen ditugu, eta adiskidetasuna eta giroa lantzen ditugu. Izan ere, ezaugarri horiek funtsezkoak dira sentsazio positiboak sortu ahal izateko, gero bezeroak ere sentsazio horiek jaso ditzan.

Portaera onak eta estetika oso faktore garrantzitsuak dira guretzat. Adibide bat jartzearren, emakumezkoen jantziak Alicia Rueda diseinatzaile bilbotarrarenak dira. Uniforme kontzeptua albo batean utzi, eta jantzietara jo genuen, jantzi horien sortzailearen sinadura ere nabarmenduz. Gainera, jantziak bat datoz Etxanoberen filosofiarekin eta bertako dekorazioarekin.

Sukaldean, sukaldariak bokazioz aritzen dira. Sukaldea maite duten pertsonak baino ez dira aritzen sukaldaritza-proiektu honetan. Izan ere, Etxanoben pasioz bizi dugu sukaldaritza, eta jatetxean egiten dugun plater bakoitzak bere sukaldariaren sentsibilitatea dauka atzean.