Zigor Gutiérrez

Zigor Gutiérrez Zamora (Bilbo, 1978)

1999an Bilboko Etxanobe jatetxean zerbitzarien laguntzaile hasi zen lanean, geroago zerbitzari izateko. 2001ean Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizeko kanpusean emandako ardozaintza ikastaro bat egin zuen. Eta, harez gero, ardo eta apartsuei buruzko ikastaroak egin zituen Europako zenbait hiritan: Reims, Loira eta Burdeos (Frantzian); Jerez, Errioxa, Bartzelona eta Valladolid (Espainian); Lisboa eta Oporto (Portugalen). Urtero egiten du nazioarteko “stage” bat, azkena Cognac eskualdeko G’ vine Upategietan 2015ean egindakoa delarik. Ardoen mundua txundigarria dela ikusi zuen: “Ardo ezberdinak eta euren ñabardurak bereizten eta edaten ikasi nuen”.

2009tik Etxanobe jatetxeko areto burua da. Lan honen helburua bezerorik zailena ere gure jatetxetik aurpegian irribarrea duela irtetea da, bere gogoa bete ondoren. 2010ean Areto Buru onenari emandako Gastronomiako Euskadi Saria jaso zuen. Zeregin honen bidez mahaikide bakoitzak nahi duena zehatz ulertzen ahalegintzen da, era berean berarenganako hurbiltasuna adieraziz. Bere helburuak bikaintasuna eta hobetzeko gogoa dira.